Skip to content

[EUSK] Etxebizitza, soldata duina eta elkarrekiko laguntzaren borroka aldarrikatzeko deialdi internazionala

Finantza orokorren eta esaneko gobernuen erruz europaren gainbehera heldu da. Hauek agintzen eta antolatzen gaituzten bitartean, gu beraien menpe gaude egoera kaxkarretan bizitzen. Egoera honetatik irtetzeko bide bakarra dagoela esan digute: austeritatea. Neoliberalismoaren gainbehera iritsi da eta guzti hau sortu duen etsaia aurkitzea ez da bide erreza izango. Estatu nazionalek ez dute inolako botererik finantza globalen aurrean. Boteretsuek nahi dutena egiten dute gurekin, gure artean gatazkak sortuz beraien interesen alde. Guzti honetatik zerbait argi dago, krisi neoliberalistak, nazionalismoaren bidera eraman nahi gaituztela eta hau ez da gauzak konpontzeko bide egokia, izan ere bide berdinera eramango gaituzte: eskubide eta askatasunaren deusestaketara.
Guztion artean bide berri bat eraikitzeko ordua da. Etxe-kaleratzeen aurka eta etxeak okupatzeko baimenaren alde!
Italian “Abitare Nella Crisi” sareak mugimendu berri bat sortu du, guztiontzat etxebizitza eta soldata duin baten alde borrokatzen duena. Esperientzia honetatik, Milanen sortu den altxamendu solidarioa aldarrikatzeko topaketa bat egingo da. Topaketa Milanen izango da Ekainaren 13tik 15era, elkartzeko tokia Spazzio di Mutuo Soccorso (SMS) izango da, Piazza Stuparich, 18. Agertu eta parte hartu. – See more at: http://cantiere.org/art-04414/131415-giugno-2014-abitare-nella-crisi-incontro-dei-territori-resistenti-in-europa-e-nel-mediterraneo.html#sthash.PPr2rxOv.dpuf